Smart-2 misioa abian da

Espainiako Casa eta Erresuma Batuko Astrium erakundeek, bakoitzak bere aldetik, Smart-2 misioaren gaineko ikerketak hasi dituzte. Smart-2 misioak orbitan inoiz erabili ez den teknologia probatzeko balioko du, gerora Darwin eta Lisa misioetan erabili nahi dena, hain zuzen.

Darwin misioaren helburua bizia egon daitekeen planetak aurkitzea izango da eta, Lisa misioarena, berriz, grabitazio-uhinak detektatzea. Baina, horretarako, 2006an jaurtiko den Smart-2rekin zer gertatzen den ikusi beharko da lehenik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila