Joan den ekainaren 1ean Sir Christopher Cockerell asmatzailea Southampton-en hil zen 88 urte zituela.
Erresuma Batuko asmatzaile honek lehen ikerketak elektronikaren inguruan burutu zituen. Ondoren irrati-bidezko nabigaziorako sistemen isilpeko garapenean parte hartu zuen (garrantzi handia izan zuten RAFentzat II. Mundu Gerran) eta baita radarraren garapenean ere.
Edonola ere, patentatu zituen 70 asmakuntzetan ospetsuena izan den aerolabaingailua dela-eta bilakatu zen ezaguna. Aerolabaingailua 1955eko abenduaren 12an patentatu zuen.