Ordenagailuz gobernatzen dituzu zure diru-kontuak, baina ezin duzula sinatu? Hemendik aurrera, hori aldatu egingo da: Londresko informatikari batzuek saguaren bidez sinatzeko modua asmatu dute.
Oso arazo konplexua da, eta, beraz, adimen artifizialaren bidez tratatzeko aproposa. Sistema norberak duen sagua mugitzeko moduan oinarritzen da; izan ere, mugimendu horiek identifikatzen ditu sistemak, ezagutu egiten ditu. Baina hori ez da erraza. Datuak neurona biologikoen sarea imitatzen duen sistema batek aztertzen ditu. Sistemak hogei bat eredu behar ditu sinadura bat ezagutzeko.