Siliziozko laserraren lehenengo urratsak

Intel-eko laborategietan erabat silizioz egindako Raman laser bat egin dute. Oraingoz, tresna horrek ehun nanosegundoz bakarrik emititzen du laser-izpia, baina izpi jarraitua izatea espero dute bi fotoien efektuak sortzen dituen arazoak konpondutakoan —bi fotoik ia aldi berean jotzen dutenean molekula bat, horien uhin-luzeraren erdia duen fotoi batek izango lukeen eraginaren antzekoa dute—.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila