Sexu-erakargarritasuna ezkutuan

Jakina da animalia askok ahalik eta kolorerik txundigarrienak izaten dituztela bikotekidea erakartzeko. Baina horrek eragozpen handi bat du: aldi berean harrapariak ere erakartzen direla.

Ikertzaileek aspaldidanik zuten susmoa animalia batzuek ez ote zituzten ezkutuko mezuak erabiltzen bikotekidea aurkitzeko. Bada, susmo hori egiaztatzen duen arrain-mota bat aurkitu dute.

Xiphophorus nigrensis espezieko ezpata buztan arrek seinaletzat kolore ultramoreak dituztela ikusi dute. Emeek ere badituzten arren, ez dira hain nabarmenak. Emeak seinale horiek ikusteko gai dira eta, hala, arrek erakarri egiten dituzte. Harrapariak, ordea, ez omen dira seinale ultramoreak ikusteko gai, eta, ondorioz, ez dira hain nabarmen gelditzen harraparien aurrean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila