Sendagile israeldarrek itsua argitu

Ezin esan miraria izan denik, baina Israelen, Haifako Ramban ospitaleko sendagileek ikusmena itzuli diote begi batetik erabat itsu zen 54 urteko gizonezko bati. Odolbatu batek erretinara oxigenoa daraman arteria nagusia blokeatu zionean, pazienteak galdu egin zuen ezkerreko begiko ikusmena. Horrelakoetan, begi barruko presioa jaits dadin, sendagileak odol-basoak hedatzen saiatzen dira, eta batzuetan posible izaten da ikusmena neurri batean berreskuratzea.

Oraingoan, ordea, sendagileek pazientea atmosfera batetik gorako kamera hiperbariko batean sartu zuten. Emaitza, esandakoa: gizonezkoak erabat berreskuratu du ikusmena. Kamera hiperbarikoak –edo deskonpresio-kamerak– gehienbat enbolia kasuetan eta karbono monoxido intoxikazioetan erabiltzen dira. Urpekariei laguntzeko sarritan erabili izan dira, ur-azalerara bizkorregi irtetearen ondorioz arteriak blokeatzen zaizkienean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila