Koloniako Unibertsitateko zientzialari-talde batek deskubritu duenez, Saturnok ez ezik, haren Rhea sateliteak ere eraztunak ditu. Cassini zundak egindako behaketak aztertuta iritsi ziren ondorio horretara, eta Science aldizkarian eman zuten horren berri. Oraingoz, ezagutzen den ilargi eraztundun bakarra da Rhea.