Saturnoren eraztunek atmosfera bereizia dute

Cassini-Huygens zundarekin egindako azterketen arabera, Saturnoren eraztunek atmosfera bereizia dute. Atmosfera hori batez ere oxigeno molekularrez osatua dago. Dirudienez, oxigeno hori eraztunetako
uraren ondorioa da; izan ere, urak, lurrundutakoan, hidrogenoa galtzen du, eta atmosferan oxigenoa geratzen da.
Bestalde, Saturnoren errotazio-abiadura moteldu egin omen da. 70eko eta 80ko hamarkadetan egindako neurketekin alderatuta, gaur egun Saturnok zazpi minutu mantsoago biratzen omen du. Gertaera hori ezin dute azaldu oraingoz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila