SARS-CoV-2arekiko immunitateak luze irauten du eta txertoak indartu egiten du

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

sars-cov-2arekiko-immunitateak-luze-irauten-du-eta
Arg. Artxibokoa

Azken ikerketen arabera, SARS-CoV-2 birusarekiko immunitateak luze iraungo luke, eta txertoek immunitate hori sendotuko lukete. Hipotesi horren alde egiten du Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batek, frogatu baitute txertoaren dosi batek areagotu egiten duela infekzioa gainditzean sortutako immunitatea. Gainera, oraingoz nagusitu diren aldaera guztiekiko izango litzateke eraginkorra.

Ikerketan COVID-19a arin gainditu zuten 63 pertsonari jarraipena egin zieten. Haietatik % 41ak Modernaren txertoaren lehen dosia jartu zuen. Tartean behin azterketak eginda, ikusi zuten denek antigorputzak eta oroimeneko B linfozitoak zituztela, infekziotik 12 hilabete igaro ondoren. Alde nabarmena zegoen, ordea, txertatuen eta txertatu gabekoen artean: lehenek antigorputz gehiago eta eraginkorragoak zituzten.

Horrez gain, frogatu zuten oromeneko B zelulek aldaera guztiekiko erantzuten zutela. Hortik ondorioztatu dute, seguru asko, mRNA-txertoak jaso dituztenek ez dutela bete dosi baten beharrik izango; ez, behintzat, ez bada aldaera oso desberdin bat sortzen. Infektatu ez direnek, berriz, litekeena da bigarren dosia behar izatea. Edozein modutan, immunitatea iraunkorra izango dela espero dute.

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.