SARS-CoV-2arekiko immunitate zelularra detektatzeko test erraz bat garatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

sars-cov-2arekiko-immunitate-zelularra-detektatzek
Testa tuberkulinarena bezalakoa da: S proteinaren zati bat injektatu larruazalean, eta erreakziorik sortzen ote den ikusi. Arg. WikiImages

Kanarietako Unibertsitate Ospitalean, larruazaleko test erraz eta merke bat garatu dute, gorputzak SARS-CoV-2aren S proteinarekiko T linfozitoak sortu ote dituen jakiteko, bai infekzioa izan duelako, bai txertatua izan delako. 

Izan ere, antigorputz-testak ez dira nahikoak immunitate-maila neurtzeko, denborarekin antigorputzak desagertzen joaten baitira, berez. Larruazaleko testak, berriz, T linfozitoak detektatzen ditu; hau da, B zelulak aktibatzen dituzten linfozitoak (antigorputzak sortzeaz arduratzen direnak).

Testak Mantoux metodoa (tuberkulinarena) erabiltzen du: S proteinaren zati bat injektatzen da besoan, eta, aurrez infekatuta egon bada edo txertatuta badago, T linfozitoek erantzun egiten dute, eta larruazala gorritu eta handitu egiten da ziztada joastako lekuaren inguruan.

Ikertzaileek ohartarazi dute testak ez duela balio linfozito-maila ezagutzeko; badauden ala ez baino ezin da jakin haren bidez. Baina merkea eta erraza da, eta erabilgarria erabakitzeko, esaterako, pertsona batek txertoaren hirugarren dosia behar ote duen ala ez.

 
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila