SARS-CoV-2a zelulen barnean nola erreplikatzen den ikusi dute 3D-n

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

sars-cov-2-birusa-zelulen-barnean-nola-erreplikatz
Infektatu gabeko zelula bat ezkerrean; infektatutakoa eskuinean. Nukleoa morez, mitokondrio osasuntsua berdez, mitokondrio kaltetua gorriz, bakuoloak urdin argiz, birusaren makineria horiz, eta birus-partikulak urdin ilunez. Arg. Sincrotrón ALBA/CNB-CSIC

COVID-19a eragiten duen birusak biriketako zelulak infektatzen dituenean, zelulen barneko egiturak nola aldatzen diren ikusi dute, hiru dimentsiotan, biologia molekularreko, birologiako eta mikroskopiako hiru teknika konbinatuta; tartean, X izpi bigunen bidezko krio-tomografia.

CNB-CSICeko ikertzaileek gidatu dute lana, eta ACS Nano aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. Azaldu dutenez, zelula infektatu bat infektatu gabekoarekin alderatuta, agerian geratzen da birusaren erreplikazio-makineriak besikulak eta tubuluak sortzen dituela, eta estresa eragiten diela organuloei, hala nola mitokondrioei eta erretikulu endoplasmatikoan.

Irudi horiei esker, ikertzaileek hobeto uler dezakete nola erreplikatzen den birusa, eta nola funtzionatzen duten terapiek.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila