Sintaxi-akatsak detektatzeko eta zuzentzeko Saroi izeneko sistema berria garatu du EHUko Maite Oronoz Anchordoqui informatikariak. Saroik sintaxi-akatsen tratamendua egiten du, eta, gainera, analisi-zuhaitzen egituren gaineko kontsultak egiteko eta zuhaitz horietan egitura linguistikoak bilatzeko ere balio du.
Tresna erabilerraza eta malgua da, eta maila desberdinetako hizkuntza-ezaugarrirekin lan egiteko gai da --morfologia, morfosintaxia, sintaxia, etab.--. Egilearen esanean, hizkuntzalaritzarako lan-tresna egokia eta erabilgarria izan daiteke.