Sargazoen klorofila espaziotik

Sargazoen klorofila espaziotik
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: ESA)

ESA espazio agentzia europarraren Envisat sateliteak Sargazoen itsasoko alga flotatzaileak detektatu ditu lehenengoz espaziotik. Alga horiek ospetsuak dira itsasontziak 'harrapatzeko' adinako sareak osatzen dituztelako itsasoaren gainazalean. Sargazoen itsasoak alga harrapatzaile horietatik hartu du izena, hala esaten baitzaie alga marroi flotatzaile horiei. Ikuspuntu biologikotik, flotatzeak atmosferako karbono dioxidoa xurgatzeko eta fotosintesiaren bidez hazteko aukera ematen die sargazoei. Ezaugarri horiek aprobetxatuta detektatu ditu Envisat sateliteak.

Hain zuzen ere, sateliteak A klorofila molekularen arrastoa bilatu du Sargazoen itsasoan, fotosintesian parte hartzen duen molekuletako bat. Molekula horrek, uhin-luzera jakin batzuetako argia igortzen du fluoreszentziaren bitartez, eta, beraz, argi-izpi horiek bilatuta, landarea bera detekta daiteke espaziotik.

1
233
2007
7
015
Ozeanografia
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila