Sar zaitez dimentsio berrian

Etorkizunean publizitate-iragarkiak ez dira bi dimentsioko kartel edo argi-panel soilak izango. Munduko edozein hiritan kolore bitxietako eta tamaina izugarriko hologramak ikusi ahal izango dira, Londreseko Colourgraphics laborategi fotografikoari esker. M. Medora eta N. Robinson ikerlariek inoiz baino tamaina handiagoko hologramak lortu dituzte zinegintzan erabiltzen den teknologia erabiliz.

Horregatik, laserra erabili beharrean 35 mm-ko kamera arruntak erabili dituzte, posizio ezberdinetatik irudiak grabatzen dituztenak. Colourgraphics etxeak kalean hologramak jarri nahi ditu, ondotik igarotzean animazio-efektu motzak sortuko dituztenak.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.