Salba dezagun helioa

Gaur egun makina bat zereginetan erabiltzen da helioa eta Park-ek dioenez, ordezko materialak aztertzeari ekin beharko zaio berandu baino lehen, azkenetan baitago.

Kanpaina baterako leloa dirudi eta orain arteko erritmoan segituz gero, erabili beharko da apika! Izan ere, helioaren erabilpena gero eta handiagoa da eta ondorioz, helio kontsumoa %10 hazi da azken urteotan. Helioaz baliatzen den industriak gero eta pisu handiagoa izatea omen da hazkunde horren arrazoia, baina EEBBetako Fisika Elkarteko presidentea ez da horregatik kexu azaldu. Robert Park-ek dioenez, Fort Knox-eko urrea baino babes gehiago behar du une honetan helio-erreserbak.

Gaur egun makina bat zereginetan erabiltzen da helioa eta Park-ek dioenez, ordezko materialak aztertzeari ekin beharko zaio berandu baino lehen. Besteak beste, helioa arkuzko soldadurak egiteko, laserrak edo erreaktore nuklearrak maneiatzeko, urpekariek urazpian denbora gehiago iraun ahal izateko edota bidaia espazialetan erabiltzen da. EEBBetako Fisika Elkartearen azken txostenak dioenez, helioaren muga naturalak gainditzear daude une honetan. (Informazio gehiago, Elhuyar. Zientzia eta Teknika, 99. zenbakia, 10. orrialdea: Helioaren lehen mendeurrena.)

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila