Saguaren genoma deskodetua eta edonoren esku

Saguaren Genoma Sekuentziatzeko Partzuergoak saguaren genoma deskodetu duela iragarri du. Joan den urtean Celera Genomics enpresak egin ez bezala, talde honen datuak doan eskuratu ahalko dira Interneten. 22.500 gene identifikatu dituztela esan dute, eta hiru urte baino gutxiagoan hutsune guztiak osatuko omen dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila