Robotak biziak salbatzeko

Robotak biziak salbatzeko
2010/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Tekniker-IK4)

Besteak beste, suteetan eta lurrikaretan larrialdi-zerbitzuetako taldeei laguntzeko gai diren zenbait robot adimendun garatu dituzte ROBAUCO proiektuan. Robot mugikor autonomo eta laguntzaileen inguruko proiektua da, eta, besteak beste, Tekniker-Ik4 eta Fatronik zentro teknologikoek parte hartzen dute proiektu horretan.

Robot horiek mugikortasun eta autonomia handia dute, eta, horrenbestez, mota horietako gertakizunetan diharduten aditu-taldeei laguntza emateko ezin hobeak dira. Izan ere, horrelakoetan oso denbora gutxi izaten da maiz larrialdi-egoera horietatik bizirik iraun dutenak salbatzeko.

Dagoeneko, bi prototipo garatu dituzte, eta zenbait larrialdi-egoeratan probatu dituzte. Hain zuzen ere, fabrika kimikoetako isuriei eta aparkalekuetako suteei erantzuteko diseinatu dituzte.

1
264
2010
5
012
Robotika
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila