Fatronik-Tecnalia zentro teknologikoak Roptalmu izeneko robot arin eta eramangarri bat du. Haren helburua da osagai aeronautiko handietan, muntaia-fasean, zuloak egitea --hegaletan esaterako--. Robotaren berrikuntza nagusia mugikortasuna da. Izan ere, lan egin behar den hegazkineko osagaia ez dago mugitu beharrik, robota bera mugitzen da. Duela gutxi, nazioarteko sari bat jaso du, puntako enpresekin lehiatu ostean.