Rhin ibaia garbitzeko plana

1986.eko azaroan Rhin ibaian gertatua berri triste eta tamalgarria izan zen; Sandoz etxearen erruz izandako uren pozoinketaren kausaz hain zuzen. Gertakari ilun horrek ibaiaren magalean kokatzen diren herrien agintarien kointzientziak harrotu ditu nonbait, eta Rhin ibaia garbitzeko estrategia bat martxan jarri nahi dute.

Estrategia honek hiru fase izango ditu. Lehenengo fasean, poluitzaile handienen kontzentrazioa txikiagotzeko hartu beharreko neurriak aztertuko dira. Bigarren urratsean, poluitzaileen isurketa geldi eraziko da eta isurketa azidentalik egon ez dadin neurriak hartuko dira. Fase hau 1995. erako bukatu nahi da. Azkenik, hirurgarren fasearen bukaeran, 2000. urtean ibaiaren urak izokina bizitzeko bezain garbiak izatea nahi da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila