NASAren Chandra teleskopioa erabiliz, duela 1.600 urte gertatutako supernoba baten erdian pulsar bat detektatu dute. Aurkikuntza ez da erabat ziurtatu, baina arrasto guztiak baiezkoaren aldekoak dira. Behatutako supernoba G292.0+1.8 da eta Centaurus konstelazioan dago. Supernoba hori Esne Bidea galaxian dago eta oxigenoan aberatsa da. Astronomoek halako supernoba bat hurbiletik ikertu ahal izan duten lehen aldia da.