Gernuan dagoen molekula txiki baten kontzentrazioak prostatako minbizia zenbateraino garatuta dagoen jakiten lagun liezaieke medikuei, Michigango Unibertsitateko ikertzaileen ustez. Sarkosina da molekula hori. Sarkosina-kontzentrazioa aldatu egiten da minbiziak aurrera egin ahala. Gainera, zelula osasuntsuak minbizi-zelula bilakatzeko gai dela ikusi dute.