Propietaterik galdu gabeko pieza txikiak

Darcy Hughes eta Niels Hansen fisikariek kobrezko pieza mikroskopikoa egin dute. Orain arte, hain tamaina txikian moldatuta, metalek beren propietateak galtzen zituztela uste zen, baina ustea ustel suertatu da. Izan ere, pieza mikroskopiko horretan kobreak gogortasun-, maneiagarritasun- eta azkartasun-ezaugarriak ez dituela galtzen ikusi da. Pieza informatiko mikroskopikoetan baliagarria izango den aurrerakuntza da dudarik gabe.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila