Progeria, pixka bat ezagunagoa

Progeria, pixka bat ezagunagoa
2008/05/01 | Elhuyar

Progeria sindromearen atzean dauden prozesu batzuk identifikatu dituzte Marylandgo Minbiziaren Institutu Nazionalean. Haur txikiek izaten dute sindrome hori, eta gazte-gazterik (urte eta erdi dutenean, gutxi gorabehera) pertsona zaharren itxura hartzen dute: ilea zuritzen zaie, burusoildu egiten dira, osteoporosia eta arteriosklerosia izaten dute eta abar. 2003az geroztik bazekiten gaitza eragiten duen proteina progerina dela, lamin A proteinaren bertsio akastun bat. Orain, gaixo horien larruazaleko zelulak kulturetan hazi, eta progerinak gene-jardueran duen eragina aztertu dute. Ikusi dute proteina horrek milatik gora generi eragiten diela, eta molekuletan eta zeluletan eragiten dituen kalte batzuk aurkitu dituzte.

1
242
2008
5
009
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.