Prestazio oso oneko gurpil-aulki motorizatua

Prestazio oso oneko gurpil-aulki motorizatua
2007/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Tekniker-Ik4)

Tekniker-Ik4 zentro teknologikoak prestazio oso oneko gurpil-aulki prototipo bat (NOA prototipoa) garatu du, Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzari esker.

NOA gurpil-aulki motorizatu prototipo bat da, osoa, modularra eta irekia. Hainbat berrikuntza ditu mekatronikaren ikuspuntutik, eta teknologia berrietan oinarritutako funtzionaltasun aurreratuak ditu.

Erabiltzaileak batetik bestera eramateaz gain, haien eguneroko bizimoduko ekintzak errazteko diseinatuta dago. Horretarako, mugimendu bertikala eta kulunkatze-mugimendua ditu, besteak beste. Gainera, haren geometria aldakorrari esker, aulkia kalean nahiz etxe barruan erabiltzeko modukoa da.

1
235
2007
10
002
Teknologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila