Prest da EuskoNix puntu neutroa

EuskoNix Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen Interneteko puntu neutroa prest dago.

Puntu neutroak Internet sareko bidegurutze biribilen modukoak dira. Bertara zerbitzariak lotzen dira eta beren eginkizuna eskualde barruko edukiak ahalik eta biderik laburrena eginez bideratzea da.

EuskoNix-en bidez, euskal zerbitzari nagusiek urrutira joan gabe egin ahal izango dituzte elkarren arteko loturak. Horrela, Euskal Herriko bi tokiren arteko konexioa egiteko ez da orain arte bezala 6-14 bitartekariren guneetatik pasa beharrik izango.

Besteak beste Euskaltel, Sarenet, Ibercom, Mondragon Conet eta Jazztel dira dagoeneko puntu neutro honetara lotzeko asmoa erakutsi dutenak eta, beraz, laster zerbitzari horien arteko barne-trafiko guztia Euskal Herrian bertan ezarritako bidegurutze honen bidez egingo da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila