Presioaren bidez gogortzen den ehun bat garatu dute

presioaren-bidez-gogortzen-den-ehun-bat-garatu-dut
Presioa ezarrita, ehuna gogortu egiten da, eta bere pisua halako 30 baino gehiagoko kargak jasan ditzake. Arg. Nature

Presioaren bitartez malgua izatetik gogorra eta zurruna izatera, eta alderantziz, igarotzen den ehun bat garatu dute. Ehun hori lortzeko, zuntzen ordez, 3D inprimagailuz egindako elementu polimerikoak erabili dituzte, elkarrekin konektatuta. Jatorrizko egoeran, oihala malgua da, oihal arruntak bezala. Konprimitzen denean, ordea, elementu opilemerikoak elkartu eta lotu egiten dira, eta oihala 25 aldiz zurrunagoa bihurtzen da. Egitura hori duenean, bere pisua halako 30 baino gehiagoko kargak jasan ditzake.

Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta egileek aurreratu dute ehun berri hori aproposa izan daitekeela exoeskeletoak eta babesgarriak egiteko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila