Positronio-molekula: mamu baten atzetik

Positronio-molekula: mamu baten atzetik
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Kaliforniako Unibertsitateko fisikari batzuek positronio-molekulak lortu dituztela uste dute. Emaitza frogatzea lortuz gero, antimateriazko lehenengo molekulak lirateke horiek.

Positronioa oso atomo arina da: hidrogenoaren antzeko egitura du (protoi batek eta elektroi batek osatua), baina, protoiaren ordez, positroia dauka; hau da, protoiaren karga positiboa dauka, baina masa askoz arinagoa, elektroiak duen bera, hain zuzen ere. Eta, horregatik, positroia elektroiari dagokion antimateriazko bikotea dela esaten da.

Izatez, ezegonkorra da positronioa (naturan ez dago), eta, horrenbestez, bi positroniorekin molekula bat osatzea izugarri zaila da. Baina ikertzaile horiek lortu dutela uste dute: esperimentu batean, positronio-atomo soilek elkar deuseztatzean askatzen duten baino energia handiagoa neurtu dute. Emaitza hori zerk eragin duen ez dakite seguru, baina positronio-molekulak lortu izana da aukeretako bat.

Berriak labur
9
1
216
2006
1
023
Fisika
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila