Poluitutako basoak

Askok uste dutenaren kontra, poluzioak ez die landare-espezie guztiei berdin eragiten. Basogintzarako oso baliogarriak izango dira datu berri horiek.

Landare-espezie guztiak ez dira poluzioaz kaltetuta ateratzen. Frantzian esate baterako Inra erakundeko hiru laborategik (Bordeleko bioklimatologiakoak, Nancy-ko baso ekologiakoak eta Orsay-ko landare-ekologiakoak) ikusi dutenez, lurralde epeletako zuhaitzen enborra asko loditu da.

Neurketa dendrokronologikoek diotenez, 1850. urteaz gero haritz kandudunak % 55 gehiago loditzen dira Lorenan eta pinua % 160 gehiago Vosgeetan. Horren arrazoia batez ere atmosferan CO2 gehiago egotea da. Nitrogeno oxidoak, nitratoek, amoniakoak eta beste poluitzaile batzuek ere zerikusia dute eta horrez gain agian klimaren aldaketa ere kontuan hartu beharko da (klima berotzea eta prezipitazio gehiago izatea) basogintza behar bezala kudeatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila