Poloko dinosauruak

Charles Paul paleontologo zeelandarrak Prisauropodo espezieko dinosauru baten ia eskeleto osoa aurkitu du. 20-25 metro luzeko animalia belarjale erraldoia zen.

Duela 150 eta 175 milioi urte bitartean, orain Antarktika osatzen duen kontinentea Gondwana izeneko superkontinentearen erdian zegoen tropiko aldean. Charles Paul paleontologo zeelandarrak horren froga lortu du 4.528 metro altu den eta Hego polotik 640 kilometro iparraldera dagoen Kirkpatrick mendiko maldetan.

Prisauropodo espezieko dinosauru baten ia eskeleto osoa aurkitu du. 20-25 metro luzeko animalia belarjale erraldoia zen. Oihan tropikalean bizi zen, bertan agertu diren zuhaitz-enbor eta hostoen fosilek salatzen dutenez. 1969. urtean ere aurkitu zen Antarktikan duela 200 milioi urteko dinosauru zahar baten fosila.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila