Poloaren dantza

Poloaren dantza
2006/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Lurraren poloa ez dago geldirik. Polo magnetikoaren kasuan, ideia hitzetik hortzera dabil, baina polo geografikoa ere aldatu da tokiz denborarekin. Jatorri ezberdina dute bi kasuek; polo magnetikoa planetaren nukleoaren eraginez aldatzen da, eta polo geografikoa, berriz, mantuaren eraginez.

Aspaldiko teoria batek dio Lurraren mantua ez dela erabat homogeneoa, hau da, toki batzuetan materia gehiago duela beste batzuetan baino. Materiaren banaketa irregular horrek desoreka bat eragiten du errotazioan. Ondorioz, balantza txiki bat du planetak, eta errotazioaren ardatza --eta polo geografikoa-- mugitu egiten da zertxobait denboraren poderioz.

Frantziako geologo batzuek berreskuratu egin dute teoria hori, eta, hortik abiatuta, polo geografikoak orain duen kokapena aztertu dute. Duela 800 milioi urte gertatu zen azken balantza-mugimenduaren ondorioa dela diote. Baina emaitza bera baino interesgarriagoa da teoria berreskuratzeak ekarri duen eztabaida.

1
225
2006
11
004
Geografia; Geologia
Berriak labur
3
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila