Polioaren aurkako txerto-kanpaina Nigerian

Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez, aurten mundu osoan azaldu diren 414 polio-kasuetatik 178 Nigerian gertatu dira. Horri aurre egin nahirik, txertaketa masiboa egiteko asmoa dute: 15 milioi haurrek jasoko dute txertoa hiru egunetan.

Txertaketa batez ere Nigerian egingo den arren, inguruko herrietara ere zabalduko da; izan ere, Burkina Fason, Ghanan, Nigerren, Togon eta Txaden ere polio-kasuak agertu dira, aspaldiko partez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila