Polimero adimentsuak

GAIKER teknologia-zentroa polimero adimentsuak garatu eta horiek dituzten aukerak ezagutzea helburu duen proiektu batean ari da lanean. Material adimentsuak inguruaren arabera aplikazioetara moldatzeko gai diren material berriak dira: tenperaturaren arabera kolorez aldatzen diren pigmentuak, kitzikapen elektriko baten aurrean argia igortzen duten iturriak, protesi aktiboak eta abar. Adibidez, ortodontzian erabiltzen diren itxuraren memoria duten aleazioak konpositeen egituretan erabil daitezke. Horrela, kolpeen aurrean erresistentzia aldatzeko gai litzatekeen materiala lor liteke. Horiek eta beste hainbat aukera aztertu eta ikertzea da Gaikerren proiektuaren helburua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila