Duela ia hiru mila urte idatzitako poema batek udako landareen udazken-koloreaz hitz egiten du. Poema hura Japoniako Koken enperatrizak idatzi zuela uste da, Eupatorium generoko landare baten gainean. Izan ere, genero horretako landareen hostoak horitu egiten dira udan. Orain, Britainia Handiko ikertzaileek horitasunaren erruduna identifikatu dute. Horitutako landareen DNA isolatu eta susmagarritzat zeukaten birus baten arrastoak topatu dituzte. Hainbat proba egin eta gero, hiru mila urteko poemaren musa agerian geratu da.