Plastikozko modulu fotovoltaiko bat garatu dute

Plastikozko modulu fotovoltaiko bat garatu dute
2009/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Ikerlan-IK4)

Ikerlan-IK4 zentro teknologikoko ikertzaile-talde batek panel fotovoltaiko bat garatu du. Panela fabrikatzeko, material plastikoak erabili dituzte, eta horrek aukera eman die itxura eta diseinu aldetik oso aldakorrak izateko. Ikerketa laborategi mailan dago oraindik, eta garatu duten moduluak 30 milimetro karratu ditu.

Ikertzaileek uste dute eguzki-energia erabiltzeko aukera berriak irekiko dituela etorkizunean, gaur egungo teknologiak dituen integrazio- eta eskuragarritasun-arazoak konponduko baititu. Plastikozko xafla finak dira panelak, eta ia edozein gainazalen gainean jar daitezke, zurrunak nahiz malguak izan. Hala, leiho erdigardenak edo errezel fotovoltaikoak egin ahal izango omen dituzte, besteak beste, argiari hein batean barrura sartzen uzteaz gainera, eguzki-energia elektrizitate bihurtuko dutenak.

1
252
2009
4
004
Energia berriztagarriak; Teknologia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila