Herbeheretako konpainia farmazeutiko batek garatu berri duen arratoia, PVC berezi batez eginda dago eta tamaina naturala du.
Proiektuak aurrera joz gero, kirurgia-ikasleek 25 bat ebakuntza gauzatzeko aukera izango dute, jostura soiletatik bihotz- edo gibel-trasplanteetaraino, sagu bat bera ere hil gabe. Proiektua, Solvay konpainia farmazeutikoak garatua da, beste zenbait konpainia farmazeutikok, botere publikoek eta animalien defentsarako taldeek osatutako plataforma batek finantzatuta.