Plastiko ekologikoa

Goiko irudi-sekuentziak guk baino hobeto adierazten du EEBBetako Cargill enpresan lortutako emaitza. Izan ere, bere burua "desagertarazteko" diseinatuta dago.

Eskuineko irudi-sekuentziak guk baino hobeto adierazten du EEBBetako Cargill enpresan lortutako emaitza. Erabilpen handiko tresnak egiteko erabiltzen den plastiko ekologikoa merkaturatzeko prest daude jadanik eta laborategian lortutako emaitzak errealitatean berrestekotan, etorkizuneko plastiko garbiaren aurrean gaudela esan genezake.

Izan ere, Cargill-en erabiltzen duten ekopla edo plastiko ekologikoa biodegradagarriak diren elementuez osaturik dago. Material plastikoa da, baina bere burua "desagertarazteko" diseinatuta dago. Ekopla izeneko materialak 45 bat eguneko epea behar du ur eta karbono dioxido bihurtzeko, hots, inguruneari kalterik egiten ez dioten substantziak sortzeko. Alde handia gaur egun erabiltzen ditugun plastikoekiko!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila