Jupiter, Saturno eta Urano bezalako gasezko erraldoi bat detektatu dute Estatu Batuetako ikertzaileek gugandik 320 argi-urtera. Aurkikuntza oso interesgarria da, planeta osatze-prozesuan dagoelako eta eguzki-sistema ulertzen lagun dezakeelako.
Eguzkia, gaztaroan, hautsezko eta gasezko disko batez inguraturik zegoen, disko protoplanetarioa deritzona, eta eguzki-sistema osatzen duten planetak han sortu ziren, kondentsazioz. Baina astronomoek ez daukatebatere argi disko haietan Jupiter bezalako planeta erraldoiak sortzeko adina material egon zenik.
Misterioaren gainetik, argi dago planeta erraldoiak ez direla gure sistemaren berezitasuna, eguzki-sistematik kanpo detektatu diren planeta guztiak gasezko erraldoiak baitira. Azkena HD141569 izarraren disko protoplanetarioan atzeman dute. Astronomoek H3+ taldeak igortzen duen argia jaso dute handik, orain arte planeta erraldoien atmosferan baino topatu ez dena.