Pisu ertaineko zulo beltzak

Astronomoek masa txikiko zulo beltzen beste mota bat aurkitu dute.Orain arte ezagutzen ziren zulo beltzek oso masa handiko izarren kolapsoaren ondorioz sortuak ziren, baina aurkitutako zulo beltz berriek 100dik 10.000raino eguzkiren masa besterik ez dute, egindako neurketen arabera.Aurkikuntza hau NASA espazio-agentzian eta Carnegie Mellon Unibertsitatean egin da aldi berean.

Bi erakundeetako zientzialariek unibertso guztian zehar sakabanaturik dauden galaxia espiraletan aurkitu dituzte zulo beltz hauek, eta duten pisu txikia dela eta, oraindik ezezaguna zaigun eraren batean sortu direla uste dute. Neurketak X izpien bidez egin dira; zulo beltzera erortzen diren partikulek eta gasek jasaten duten azelerazioaren ondorioz, energia askatzen dute X izpi moduan, eta hau da zulo beltzak detektatzeko dagoen sistema bakarra.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila