Antartika inguratzen duten irletan aurki ditzakegun pinguino hauek 300.000 espezimen eta gehiagoko kolonietan bizi dira eta, hala ere, nahas-mahas horren guztiaren barnean senitartekoek elkar topo egiten dute.
Pinguino bakoitzak gure hatz-marken antzera, berari bakarrik dagokion kantu berezia du: maiztasun finkoz errepikatzen dituen zenbait silaba. Antza denez, senitarteko diren pinguinoak kantuaren % 6 bakarrik entzunda ere elkar ezagutzeko gai dira. Harrigarria dirudien gaitasun hori guztiz beharrezkoa dute pinguino erregeek, habiarik egiten ez dutenez, koloniaren barnean kokatzean ez baitute inolako erreferentziarik. Gai horren inguruan egindako ikerketen arabera, pinguino kumeak gai dira 15 m-ra duten amaren deia bereizteko, beste 300.000 lagunen eta haizearen burrunbaren gainetik.