Desagertutako bi pinguino-espezieren fosilak aurkitu dituzte Perun. Bata, Perudyptes devriesi, gaurko pinguino handienen tamainakoa da, eta, bestea, Icadyptes salasi, askoz handiagoa. Argazkian, azken horren kaskezurra ikusten da, gaur egun Perun bizi den pinguino-espezie bakarraren kaskezur baten ondoan. Icadyptes salasi pinguinoaren mokoa 18 zentimetro luze da, eta, paleontologoen ustez, animalia metro eta erdikoa zen, gutxi gorabehera.
Tamaina handiak harritu egin ditu paleontologoak, Eozeno periodokoa delako, klima epeleko periodo batekoa, alegia. Ustez, klima epeleko animaliak ez dira oso handiak izaten, ez baitute beroa gorde behar. Fosildutako pinguino erraldoia, ordea, hipotesi horren kontra doa.