Pigmeo-taldeen historia laburra da

Pigmeo-taldeen historia laburra da
2009/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: J. Harneis/Creative Commons/aitortu eta partekatu baimen beraren arabera)

DNAren azterketetan oinarrituta, pigmeo-taldeak duela gutxi bereizi zirela ondorioztatu du Frantziako Ikerketa Zentroko Paul Verdu genetikariak gidatzen duen taldeak. Hain zuzen ere, pigmeoen barruan kultura desberdineko taldeak daude, bakoitza bere kulturarekin, hizkuntzarekin, bizilekuarekin... Taldeak noiz bereizi ziren jakiteko antropologoek azterketa asko egin badituzte ere, ez zuten ondorio garbirik ateratzen.

Auzia argitzeko, 9 pigmeo-taldetako pertsonen DNAk eta inguruan bizi diren baina pigmeoak ez diren 12 taldetakoenak aztertu eta alderatu dituzte, guztira 604 lagin. Hala, jakin dute duela 2.800 urte ingurura arte denak bat zirela, eta ordutik aurrera hasi zirela bereizten. Antza denez, pigmeoak duela 54.000-90.000 urte inguru hasi ziren bereizten garaiera arrunta zutenetatik, baina inguru berean bizi ziren denak. Pigmeoek ez zuten sexu-harremanik izaten garaiera arruntekoekin, baina bai elkarren artean; horrenbestez, taldea uniformea zen. Gero, baina, isolatuta geratu ziren, eta orduan hasi ziren taldetan bereizten.

1
251
2009
3
004
Eboluzioa
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila