Louisianako Estatuko Unibertsitateko zenbait ikertzailek lehengai gisa biomasa erabilita petrolioa ekoizteko metodo berria patentatu dute. Petrolioaren antzeko hidrokarburo-nahastea lortzeko, biomasa ur beroarekin tratatu behar da, presiopean.
Ikertzaileen arabera, biomasa-iturri egokienak nekazaritzako hondakinak eta janari-hondakinak izan daitezke. Metodo horrek ingurugiroa zaintzen du, ez baitu substantzia toxikorik erabiltzen. Gainera, ez da ez esplorazio ez zulaketarik egin behar eta, beraz, ez du ekosisteman kalterik eragiten eta ez da negutegi-efektuko gasik aireratzen.