Petrolioa berreskuratu eta birziklatu

Marea beltzetako poluzioari azkar eta arrakastaz aurka egitea zaila da, baina itsasora isuritako petrolioa jasotzea zaila ezezik miraria ere badela esan daiteke. Israelgo "Technion" deituriko teknologi institutuak aipatu arazoei aurre egiteko produktu bat baduela azpimarratu du.

Produktu hau jatorri maneralako substantzia batez osaturik dago eta zurgatzeko ahalmen izugarria du. Substantzia honek, minutu gutxi batzuetan, bere masa baino berrogei aldiz olio-masa handiagoa zurgatzeko ahalmena du. Zurgaketa bukatu ondoren, puztu egiten da eta masa solido bihurtu.

Hurrengo urratsa petrolioa berreskuratzea da. Horretarako masa solidoa prentsa batera sartu eta konprimatu egiten da belakia bailitzan. Prozesu honen emaitza gisa, petrolioa dugu alde batetik eta berriro erabil daitekeen substantzia minerala bestetik.

Technion-ek dioenez, substantzia hau inertea omen da eta gainera ez omen du eragindako petrolioan zein itsas floran edo faunan eragin kaltegarririk sortzen. Orain arte jasandako froga guztietan ondorio positiboak izan ditu produktu honek eta irtenbidea izan daiteke ebitatu ezin diren sarraski ekologietarako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila