Petrolio-isurketak agerian

Petroliuntziek izaten dituzten istripu eta isurketei buruzko albisteak maizegi izaten ditugu komunikabideetan. Zenbaitzutan istripuak izan ohi dira, baina beste batzuetan upelak garbitzeko orduan gertatzen diren ganoragabeko isurketak izaten dira.

Horrelakoetan, arduraduna zein den jakitea ez da batere erraza izaten eta, neurri batean, anonimato horren babesean egiten dira isurketa hauek.

Amaitu dira, ordea, mota horretako trikimailuak; izan ere, Michael Whiticar biokimikariak isuritako petrolioa aztertuz, erruduna aurkitzeko teknika garatu du.

Petrolioan dauden isotopoez baliatzen da horretarako. Anitz gauza egiteko erabiltzen dira isotopoak, gehienetan markadore-gisa.

Teknika honen bidez, petrolio horren jatorri zehatza jakin daiteke eta, isurketa gertatu den gunea jakinik eta, egun horietan leku horretatik igaro diren untziek garraitu duten erregaiaren jatorria jakinik, nahikoa erraz atzeman daiteke erruduna.

Whiticarrek dioenez, teknika honek aplikazio ugari izan ditzake aurrerantzean. Adibide bat ere ipini du; Estatu Batuek eta Kanadak liskar ugari izaten dituzte izokinaren arrantza-kuotak ezartzerakoan; izan ere, baten itsasoan hazitako izokina bestearen ibaira joan daiteke, sesioa berehala sortuz. Teknika honen bidez, eta izokinek jaten duten planktona aztertuz, Kanadan harrapatutako izokina Alaskan elikatu den ala ez jakin daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila