Pestizidek gizonezkoaren ugalkortasuna kaltetzen dute

Mendebaldeko herrialdeetan bikoteen % 15ek haurrak izateko zailtasunak dituzte. Ikerketa batzuen arabera, azken 50 urteetan, gizonezkoen espermatozoide-kopuruak behera egin du eta gizonezkoen aparatu sexualeko anomaliak gero eta gehiago dira.

Okertze horren jatorriak ez dira ezagutzen, baina jarduera industrialaren ondorioz sortzen diren ingurugiro-arazoek eta bizimoduak eragina izan dezaketela uste da.

Azken ikerketa berri baten arabera, hipotesi horiek bide zuzenetik doaz. Izan ere, pestizidak manipulatu dituzten gizonezkoen espermatozoideen mugikortasuna txikiagoa eta anormalen proportzioa handiagoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila