Enbrioiek bero edo hotz handiegia dutenean, arrautza barnetik txioka hasten dira gurasoek zerbait egin arte.
Manitobako unibertsitateko Roger Evans-ek "pelikano amerikarra" aztertu zuen. Emeak habian bi arrautza erruten ditu eta hauek berotzeko beren oinetako mintzak erabiltzen dituzte.
Inkubazio-aldian, helduek arreta handiz zaintzen dituzte arrautzak hotz handia dagonean beren gainean jarriz edo eguzkiak gogor jotzen duenean itzal eginez. Baina, lehen arrautzetik pelikano txikia ateratzen denean, gurasoek arreta gehiena jaioberriari eskaintzen diote eta beste arautza ez da hainbeste zaintzen.
Enbrioiak arrautz azala pixka bat puskatzen duenean, gurasoak posizioz aldatu egiten dira. Horrela, arrautza hanken artean dutelarik kokatzen dira eta bitartean bigarren arrautza zaindu gabe uzten da. Beraz, hotzarekiko zein eguzkiarekiko babesik gabe geratzen da.
Arrautzan dagoen bigarren enbrioia ez da gai, berez, beroa eta hotza kontrolatzeko. Beraz, bizitzeko duen aukera bakarra gurasoak berriro bereganatzea da. Horregatik, txioka asten dira gurasoek kaso egin arte.