Partxeak kanpora!

Begi nagia edo anbliopia duten haurrek gustura hartuko dute berria. Izan ere, begi osasuntsuan partxea jartzea bezain eraginkorra den tratamendu bat aurkitu baitute: atropina izeneko begiko tantak.

Ikerketa zazpi urtetik beherako haurrekin egin dute. Eta, begi osasuntsua atropinarekin tratatu ala partxeaz estali, sei hilabeteren buruan, hobekuntza bera lortzen dela ikusi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila