Partikula subatomiko ezezagun bat detektatu dute

Pisako Unibertsitateko ikertzaileek partikula subatomiko ezezagun bat detektatu dute Kaliforniako partikulen azeleragailuko hiru urteko datuak aztertzen ari zirela. ‘Ds (2317)’ deitu diote eta quarken konfigurazio berezi bat izan daitekeela uste dute, beste baten inguruan orbitatzen duen quark bat edo lau quarkez osaturiko molekula antzeko zerbait.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila