Milan inguruko Abbazia di Mirasole herrian erabilpen medikoa soilik izango duen Europako lehen partikula-azeleragailua zabalduko dute bost urte barru. Hirurogei milioi dolar kostatuko da eta urteko 1.000 minbizi-gaixo tratatuko ditu.
Lehen aldiz munduan posible izango da kirurgiaren irispidetik kanpo dauden tokiak protoiz zein karbono-ioiez zuzenki tratatzea, begiko edo garuneko zenbait gune, esaterako.
Azeleragailuak tumore-zelulak erradikal askeak sortuaz akabatuko ditu. Gainera, protoiak zein ioiak X izpiak baino zehaztasun handiagoz foka daitezke.