Partenoiko marmolaren iturria

Artea aztertzen dutenek egilea zein den eta arte-piezen ezaugarriak baino gehiago jakin nahi dute nonbait. Marmola zein harrobitatik erauzi zuten ere jakin nahi dute. Oraingoaren aurrekoa den Partenoiaren marmola nondik eskuratu zuten zehatz jakin nahi dute.
Horretarako marmolaren osagai nagusia den kaltzitaren konposizio isotopiko egonkorra eta egitura geokimikoa aztertzen dituzte. Bai Partenoikoa baita inguruko harrobietakoa ere. Isotopo egonkorrak zenbaki atomiko edo protoi-kopuru bera baina neutroi-kopuru desberdina duten atomoak dira. Hori kristalizazio-baldintzen eta -moduaren araberakoa izaten da eta, beraz, harrobi bakoitzean desberdina izaten da, bakoitzaren historia geologikoa desberdina izaten da eta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila